Aljebran, eraztun kommutatiboa edo trukakorra R multzo bat eta horren baitan definitzen diren bi eragiketa dira (+, batuketa, eta x biderketa) propietate hauek dituena: batuketari buruz: batuketa elkarkorra…

Likoreak alkohol kopuru handiko edariak dira, gehienetan elementu edo osagai begetalen destilazioz eskuratzen direnak. Alkohola duten edo alkohol bihurtu daitezkeen osagai horiek alkoholaren irakite-puntutik zertxobait gorago berotzen dira, baina uraren irakite-puntutik behera. Alkohola lurrunduta, hodi edo tutu batzuetatik pasarazten da lurruna lurruna hoztu, kondentsatu eta berriz ere likido bihurtzeko. Emaitza likorea da, alkohola proportzio handina, ura eta jarritako osagaien substantzien estraktuak dituena.
Likoreak dira whiskya, vodka, rona, pattarra eta cognaca. Patxarana zentzu hertsian ez da likorea, destilazioz eskuratzen ez delako, baina likoretzat hartzen da gehienetan, patxaranaren osagaia den pattarra likorea delako.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.