Lidergo situazionala


KategoriakSoziologia

Lidergo situazionalaren teoria Paul Hersey eta Ken Blanchard adituek 1969an garatutako lidergo-eredu bat da. Hasieran, lidergoaren bizi-zikloaren teoria deitu zitzaion; izan ere, aipatutako egileek seme-alabek gurasoekin osatzen zuten bizi-zikloan zehar gurasoek euren seme-alaben hezkuntzari buruz dituzten beharrizanei erantzuteko prestatu zuten beren eredua. 1970eko hamarkadan, eredua garatzen eta familietatik, antolakuntza eta enpresa ingurunera egokitzen joan zen. Ideia nagusia da lidergoak prozesu malgua izan behar duela, erakundearen ezaugarrietara, gidatu beharreko zereginetara eta lidergoekiko harremanetara egokituko dena. Horrela, hasiera batean 2x2 = 4 lidergo-estilo bereizi zituzten, hau da, eskuordetza edo delegazioa, parte hartzea, pertsuasioa eta zuzendaritza, liderrak zeregina betetzera edo bestela harremanera bideratu behar den arabera, lidergo-estiloa definitu behar duten funtsezko bi faktore gisa. Horrela, zeregin eta harreman baxuko portaerarako, eskuordetza edo delegazioa izango litzateke esleitutako lidergoa, zeregin baxuko jokabidearekin eta harreman altuarekin, partaidetzazkoa litzateke lidergoa; zeregin altuko eta harreman altuko jokabidearekin, pertsuasioa eta zeregin altuko eta harreman baxuko jokabidearekin, zuzendaritza.

Liderraren zeregin- eta harreman-jokabidea eta, beraz, haren lidergo-estiloa bata edo bestea izan behar den zehazteko, Herseyk eta Blanchardek liderraren jarraitzaileen heldutasun-maila hartu zuten faktore nagusitzat, motibazioa edo zeregina garatu nahi duten kontuan hartuta, batetik; eta, bestetik, zeregina betetzeko trebetasunak dituzten. Jarraitzaileek ahal badute eta nahi badute zeregina garatu, delegazioa litzateke estilorik egokiena; nahi bai baino ahal ez badute, partaidetzazkoa; nahi ez eta ahal badute badute, pertsuasioa; eta nahi ez eta aldi berean ezin badute, zuzendaritza. Heldutasun-mailatik lidergo-estiloa definitu ondoren, estilo-aldaera bakoitza dagozkion zeregin- eta harreman-jokabideen arabera garatu beharko da, lehen azaldu den bezala.

Ikus, gainera

356 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.