Elsa Scheelen (batzuetan, oker, Elsa Schelen ere idatzia) Txillardegik (1929-2012) 1969an plazaraturiko eleberria da. Laburpena I kapitulua 1965eko urria da. Elsa de Potter-ek 28 urteko neska gaztea da,…

Libe Alaine Agirre idazleak idatziriko gazteentzako eleberri laburra da, lehen aldiz 2017an plazaratutakoa. Maren eleberriaren jarraipena da eta hartan bezala, adiskidetasun- eta maitasun-harremanak sexuarekin nola uztartzen diren du gai nagusi.
LABURPENA
1 kapitulua: Neuk askatuko zaitut
Libe 19 urteko neska gaztea da. Badu neskalaguna; izan ere, lesbi da. Argazkilaria da eta argazki saio batean dago beste neska gazte batekin, hari argazkiak ateratzen. Neskak ezin du bere alkandorako botoi bat askatu. Eta Libek lagundu egiten dio. Libe erakarrita sentitzen da neska horrengana, botoia askatzeaz gainera, neska bera ere bere burua askatzen lagunduko luke. Botoia askatzeko ahaleginetan, gerturatu egiten dira aurpegiak, eta ezpainak. Libe asaldatuta dago guztiz. Neskalaguna du, maite du, baino barruko oldar batek neska horrengana bultzatzen du. Botoia askatzea lortzen duenean, beste neskak musu ematen dio, baino Libek dio ezin duela. Barruan sekulako kontraesana du; maite du bere neskalaguna, baino beste batzuk maitatu beharra ere sentitzen du, beste era batera. Barruko indar bat da. Eta errudun ere sentitzen da. Baino azkenean, begiak itxi eta neskari esaten dio berarekin hegan egin nahi lukeela. Kamara atera eta argazkiak ateratzen hasten da, neskari bularretakoaren tirante bat jaitsita, argazki sentsualak atera nahi ditu.
2. kapitulua: Oier
Libe Oierrekin dago, Leioako kanpuseko kafetegian. Argazki-saioa luzea izan den galdetu dio Oierrek. Erantzunik ez. Oierrek ezagutzen du Libe, badaki lesbiana dela. Neskarekin liatu oten den. Baiezko tazitoa ematen dio Libek. Oierrek Maren bere bikotekidearekin leialtasun-konpromisoa daukan galdetzen dio. Libek dio ez dutela oraindik horretaz hitz egin. Oierrek aurpegiratu egiten dio ez aitortzea bere neskalagunari den bezalakoa dela, azkenean harekin den bezala ez izatea. Libek esaten dio ez dela joaten hortik ligatzen. Gertatu dela eta kitto. Zergatik ez luke egin behar? Oierren erantzuna: Marenengatik alegia.
3. kapitulua: Mingainarekin zentrifugatua
Autobusean doaz Libe eta Oier kanpusetik herrirako bidean. Gazteak zireneak ezagutu zuten elkar, gaztetxean. Zaletasun eta pentsakera antzekoak zituztelako egin ziren lagun. Elkarrekin egin zuten batxilergoa eta EHUra elkarrekin doaz. Libek Arte Ederrak eta Oierrek Politika. Autobusean Oierrek zirikatzen du esaten lesbiana izan ez balitz, berarekin enroilaturik ibiliko zela. Ezta pentsatu ere, dio Libek. Eta gogoratzen dio ezagutu zutenean elkar, Oierrek parrandan ahoan eman zion muxu hori zentrifugatu bat ematen zuela. Oierrek herrian izango den manifa batera joatea proposatzen dio. Libek ezetz, Marenekin geratuta dagoela; Oierrek berak bakarrik mundua ezin duela aldatu, txantxetan. Oier pixka bat minduta dago, Marenekin hazi zenez geroztik, Oier eta beste lagunak albo batera utzi dituelako. Oierrek horri buruz hitz egin nahi dio, baina iritsi dira. Libek Maren partiturekin ikusten kalean bere zain. Inoiz baino ederrago dago. Eta ziztada bat sentitzen du. Errua.
4. kapitulua: Zer gertatzen zaizu?
Libe korrika abiatzen da Marenengana, autobusetik jaitsita. Besarkatu egiten du, eta bere ilea hartu, eta usaindu. Ero moduan. Eta lasaitzeko esaten dio Marenek. Ez du inork ikusterik nahi. Liberen etxera doaz, ez dago inor etxean. Liberen etxea eta gela ikusgarria da, artista etxea da. Berezia. Aita argazkilaria da, nahiz eta ez den beraiekin bizi. Ama, ilustratzailea. Akuario txiki bat ere badute eta Mareni gustatzen zaio hara joaten denean arrainei jana ematea. Libek esaten dio Mareni kalean besarkatu edo muskatzeko lotsa edo beldur hori utzi beharko lukeela alde batera, esaten dio bere gurasoek bdakitela beraien arteko. Marenek dio gauza bat dela jakitea eta beste gauza bat ikustea, eta bere gurasoak ez direla Liberenak bezain aurrerakoiak. Piano ikasketak egiten uztearekin nahikoa izan zutela. Libek flipatu egiten du: nola piano ikasketak egiten utzi. Berak nahi duena ikasten utzi beharko lukete arazorik gabe! Libek ezin du ulertu ez Marenen ez haren gurasoen jarrera. Eta lesbiana dela argi utzi beharko lukeela haien aurrean. Marenek dio bera ez dela lesbiana, Liberekin maitemindu dela eta kitto. Libe minduta dago. Eta esaten dio orduan: gauza bat kontatu behar dizut.
5. kapitulua: Ezpainetan ez
Liberen etxera daude bi neskak. Handik gutxira, Liberen ama iristen da, Maixol, oso emakume irekia. Haien gelara sar daitekeen galdetzen du sartu aurretik. Marenekin oso ondo konpontzen da. Maixolek kontatzen du pnitura batzuk erostera joan dela, bukatu beharreko lan bat duela,..., baino konturatzen da ez dela une egokian iritsi, nahiz eta ez dituen ohean harrapatu. Barkamena eskatzen die Maixolek baino Marenek dio lasai egoteko, ez duela molestatzen, berak ere joan behar duela ikastera. Eta agurtzeko, musu bat ematen dio Liberi, baino ez ezpainetan.
6. kapitulua: Maixol
Maixolek oso gazte eduki zuen Libe. Aita izango zenak esan zion abortatzeko, baina Maixolek esan zuen ezetz eta haurra bakarrik izan zuen. Libek bere aita ezagutu zuen, ordea, 11 urterekin. Arte Ederrak egin zituen baita ere eta azgazkilaria da. Libek ez zuen sentitzen bere aita zenik, baino bere aita zen gizon horrek argazki-kamera bat erregalatu zion eta geroztik kamara horrekin doa toki guztietara. Amarentzat zaila izan zen haurra haztea. Emakume gogorra da, adoretsua, eta adore hori alabari transmititu dio. Libek ez dio inoiz amari esan lesbiana denik, ez dago horren beharrik. Marenek alde egin duenean, Libek kontatu nahiko lioke Mareni kontatu behar ziona, baina ez da une egokia, eta atea itxi eta bakarrik uzteko esaten dio. Maixolek errespetatu egtien du, baina emakume gogorra izan arren, baztertuta eta bakarrik sentitzen da.
7. kapitulua: Ezabatua bidali aurretik
Whatssappetik eta mezu azkarren bitartez, Libek esaten dio Oierri manifa batera doala, azkenean ez dela geratu Marenekin, berarekin haserre dagoela, lesbiana dela aitortu nahi ez duelako. Oierrek esaten dio denok ez garela bera, Libe alegia, bezain ausartak. Eta gaineratzen du Oierrek: ni ere ez naiz ausarta esateko maite zaitudala. Baino azken unean borratu egiten du mezu hori.
8. kapitulua: Lagunen musu bat bezalakoa
Errefuxiatuen aldeko manifan doaz elkarrekin Oier eta Libe. Oierrek Liberi maite duela esan ala ez esan dabil, zalantzan, ez da ausartzen, jakinda gainera Libe lesbiana dela. Libek, berriz, Marenekin pentsatzen du, esango ote dion neska horrekin izan zuen roiloa. Azkenean, Oierrek esaten dio Liberi ea gogoratzen den elkar ezagutu zuten egur hartaz, mozkortuta zihoazen egun hartan, non musu bat eman zion Libek Oierri. Bai, dio Libek, eta musu ematen dio orduan Libek Oierri, ohi bezala, Oier ez baita inoiz ausartzen.
9. kapitulua: Piano zahar bat
Libe etxera doa eta ama agurtu eta, amak eskatuta, hari musu ondoren, eskakizun bat egiten dio. Piano bat nahi duela erosi, Marenentzat, bere gelan edukiko duela, piano arrunt eta merke bat, Marenek bere etxean entsaiatzeko, bere diruarekin erosiko duela. Amak esaten dio Liberi garbi ikusten duela, maiteminduta dagoela.
10. kapitulua: Zerbait kontatu behar dizut
Iluntzean, Libe bere gelan dago bakarrik. Liburu bat hartu, bateria jo, ..., ez daki zer egin eta azkenean ordenagailua hartu eta Marenekin hasten da hizketan. Barkamena eskatzen dio Mareni, agian gehiago eskatzeagatik. Marenek dio saiatzen ari dela, baina bere erritmora joaten uzteko mesedez, bera izaten uzteko, kalean musurik ez emateko, eskutik ez heltzeko. Libek esaten dio zerbait kontatu nahi diola, eta orduan Marenek eskatzen dio bere etxera joateko, bere amari baimena eskatu behar diola. Bikain, Libek pentsatzen du, baina ez daki nola kontatu kontatu beharrekoa.
11. kapitulua: Badakite
Maren Liberen etxera doa. Maixolek irekitzen dio atea. Harrera maitekorra egiten dio. Maren Liberen gelara doa. Haserre aurkitzen du. Zer gertatzen ote da?, galdetzen du Marenek. Zerbaitr kontatu nahi diola, dio Libek; Marenek ere dio zerbait kontatu nahi diola. Zer?, dio Libek. Badakitela, institutuan denek dakitela beraien artekoa, denak txutxumutxuka ari direla. Peruk marimutil deitu diola. Libek suminduta dago, deituko dio mutil koldar horri! Ez!, dio Marenek. Marenek dio gurasoek esana ziotela, herri txikietan gauza horiekin kontuz ibili behar dela. Libek esaten dio bere gurasoek ez dutela asko laguntzen jarrera horrekin. Maren ez dago ados: gurasoek onartu zuten medikuintza ez ikastea, esaterako. Libek aurpegiratzen dio bere gurasoek ez dutela inoiz utzi bere etxera joaten, lau hilabete elkarrekin egon arren. Maren malkotan dago. Libe hunkitu egiten da eta "maite zaitut" esaten dio. Eta Marenek berdina esaten dio.
12. kapitulua: Maitasuna, grina eta desioa
Biluztu egiten badira bi neskak, ezin diote eutsi batak bestearengana duen desioari. Musuka, eroen moduan, elkarri sakon begiratuz, hatzekin bilatuz bakoitza bestearen alua, aluak zabalik ahoan hartuz. Maren gogoratzen da nola lau hilabete lehenago jo zuen Chopinen pieza hori, nola buruz jo zuen, erabateko pasioz, nola Liberi eskaini zion pieza, nola gero taberna batera joan eta komunean elkar biluztu zuten. Oraingo honetan, biak batera heltzen dira orgasmora, intziri sakonen artean, maitasun, grina eta desioz beterik.
13. kapitulua: Joder, Libe
Leioako kafetegian, Libek kontatzen dio Oierri nola egin duen amodioa bezpena Liberekin. Amodio egin?, Oierrek esaten dio esapide hori ez duela inoiz erabili. Beti txortan edo larrua jo esan duela. Baina Libek dio orain desberdina dela, harreman sakon bat duela Marenekin. Eta Oierrek oinazea sentitzen du bere barruan. Libek Oier ulertzen duela uste du, Oierrek ere pasioa zer den badakielako, politika eta militantzia arloetan bada ere. Oierrek esaten dio bera ere maiteminduta dagoela. Zeinekin?, Maren, neska ala mutila? Hiru urte pasa elkarrekin eta ez dakizu neskak ala mutilak gustuko ditudan?, Oier haserre, joder Libe, joan pikutara! Eta haserre doa Oier.
14. kapitulua. Oierrekin pentsatzen
LANEAN ARI GARA, MILA ESKER ZURE PAZIENTZIAGATIK
Pertsonaiak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.