Maren, Alaine Agirre: laburpena


KategoriakLiburuak

Maren Alaine Agirren idazleak 2017an plazaratutako eleberri laburra, gaztetxoei zuzendua.

LABURPENA

1. Aiiii...

Ostiral gaua. Maren eta Peru Marenen etxean daude, biluzik Marenen gurasoen ohean. Gurasoak oporretara joan dira eta lasai egon daitezke. Marenentzat lehen aldia da, baina Peruren zakila ikusita zalantza eta beldurra sartu zaizkio, ea kabituko zaion baginan, ea min egingo dion. Bazekien aurrez nolakoa zen Peruren zakila, eskutan hartu eta laztandu izan du, gogortu arte. Peru Maren kitzikatzen ere trebea izan da, orain arte. Baina orain desberdina da, lehen aldia da. Institutu berera doaz biak, han ezagutu elkar, Peru batxiko bigarren mailan, Maren lehenengoan. Elkarri begiratzen hasi, elkarri telefonoak eman eta mezuak bidaltzen hasi, horrela hasi ziren.

Eta orain lehen aldia amodioa egiten dutela, lehen txortaldia. Maren urduri, bere baitarako lasai egoteko esaten badu ere. Peruri kontuz ibiltzeko esaten dio. Peruk baietz, baino ez du zuloa aurkitzen, eta Maren etsitzen hasia da. Eta behingoz sartzeko, Marenek. Eta Peruk indarrez sartu du, nabaritu du Marenek, oraindik guztiz bustita ez dago, baina plazera sentitzen du. Aiii, intziri egiten du. Ez da plazera, mina baizik. Peru atzera eta aurrera dabil eta isuri egiten du. Ze ona, dio. Maren bere baitan, hauxe da dena? Dezepzio pixka bat. Komunera doa. Peru ea gustatu zaion. Neskak baietz, baina Peru ez mintzeko esaten du. Eta Peru pozik geratzen da.

2. Ane, "kulero-blai-blai"?

Ane eta Maren lagunminak dira, txikitatik. Larunbat goiza da eta taberna batean daude, gosaltzen. Marenek dio gehiago espero zuela lehen aldian. Anek erantzuten dio hain gaizki ez zela izango. Eta Peru gustuko duen, bere ondoan kuleroak bustitzen zaizkion galdetzen dio. Marenek ezetz, baina horrek berdin diola. Ez zaizkiola inoiz bustitzen. Anek dio berari etengabe bustitzen zaizkiola. Barrezka biak, Marenek "kulero-blai-blai" deitzen dio Aneri. Ane ausartagoa mutilekin, eta janzkeran ere modernoagoa. Marenek nahiko luke bera bezalakoa izan. Serio, Anek esaten dio garbi dagoela zerbait ez zela ongi atera, ez zela orgasmora heldu, eta kontatzeko guztia. Eta Marenek dena kontatzen dio. Ane exajeratzen ari dela dio, Peruren zakilaren tamaina dela eta. Eta gainera, badaki Peruk esperientzia duela neskekin, Peruk berak kontatuta. Marenek dio agian gezurra esan diola.

3. Bai, ama; bai, aita.

Gurasoak itzuli dira oporretatik. Amaren lehen galdera: mutilik ez zenuen ekarriko etxera? Marenek saihestu egiten du galdera, garbigailua haien arropekin martxan jarriko duen galdetuz. Amak berriz ere galdetzen du, eta Marenek gurasoen oheko pasadizo osoa errepasatzen du, ea gauzak ongi utzi zituen, dena ondo garbitu eta abar. Aitak dio neska txintxoa dela. Mateko nota galdetzen diote: 9.2. Ederto. Elkarrizketa osoan arrazoia eman die gurasoei: bai ama, bai aita, izan dira bere erantzun gehienak.

4. Marenen gurasoak

Marenen gurasoak langileak dira, aita mekanikoa eta ama okina, eta beraiek ikasteko aukerarik izan ez zutelako, nahi dute onena Marenentzat. Maren unibertsitateko ikasketak egin eta lanpostu ona lortzea. Marenek ulertu egiten du hori, baina askatasun gehiago ere nahiko luke, ez horrenbeste kontrola Anerekin ateratzen denean, amak orduoro deitzen diolako, eta bere arropak usaintzen dituelako itzultzen denean. Anek esaten dio bere gurasoak karka hutsak direla, ez diotela ezer egiten uzten. Marenek erantzuten dio exajeratzen ari dela. Eta gainera, mutil kontuekin eta ulerkorrak direla dio, nahiz eta amak mutila etxera ekarri zuen galdetu zion. Tira, gutxienez bokata onak egiten dituzte Marenen etxean, dio Anek. Piszinan daude, entrenatzen, eta horren ondoren Marenen etxera joaten dira meriendatzera. Eta gero, elkarrekin ikasi. Baina gaur Marenek atera nahi du. 4 euro t'erdi poltsikoan, tabernara doaz. Ane flipatzen: Maren izaten da eta beti etxeko lanak egiten lehena!

5. Peru missing

Lehen aldiaren ondoren, Marenek ebitatu egiten du Peru. Mezuren bat, deiren bat, besterik ez. Lotsaturik dago Peruk zer pentsatuko duen. Galdetu nahiko lioke beste neska batzuekin oheratu den. Aneri esaten dio agian Peruri ez zaiola gustatu berarekin egitea, eta beldurrez dago horregatik. Urduritasuna gainetik kendu ezinean, azkenean deitu egiten dio Peruri, mugikorrera. Peru gaztetxean dago, algarak aditzen dira telefonoaren bestaldean. Peruk etortzeko esaten dio, eta ondoren bere lagunen zirikadak: maitetxo!, laztantxo! Peruk esaten dio kasurik ez egiteko, lagunak txantxetan ari direla. Eta gaztetxera etortzeko esaten dio.

6. Gaztetxean

Maren ez da inoiz egon gaztetxean. Baina hara abiatu  da, ausart, amari Anerengana doala esanda. Iritsi eta toki zikin eta zaratatsua iruditzen zaio. Kea dago. Eta hala ere, gustatu egiten zaio. Jendea aske. Neska bat ikusten du, zigarro bat eskutan, gerria mugitzen aske, eta hura bezalakoa izan nahiko luke. Nahi gabe, bera ere mugitzen hasten da. Peru inguratzen zaio, dantzan ikusten duenean. Gorritu egiten da, bere barruko senari ihes egiten utzi diolako. Peru konturatu egiten da, masailak gorri-gorri ditu. Beroagatk dela dio Marenek. Zerbait hartu nahi luke edateko, eta Perurekin hitz egin, astebete daramate hitz egin gabe, lehen aldiz txortan egin dutenetik. Peru bere gainetik ikusten du, batxi bian dago, eta bera lehenengoan. Peruk belarritakoa darama, eta berari ez diote piercing txiki bat ere jartzen uzten. Peru guapoa da, bera itsusia ez, baina guapa ere ez. Ikasle ona da, eta horrek estereotipatu egiten ote duen kezka dauka Marenek. Peruren lagunak begira ditu. Eta haiekin biltzen denean, txantxa egiten diote, elefante bat poloan dirudiela. Peruk zerbetza ekarriko diola dio. Bitartean, lagunaren komentario sarkastikoak. Peru berandutzen, eta bera bere lagunekin deseroso. Batek dio: Peruk bazuen garaia ... zera. Marenek ez du ulertu hasieran, baina gero bai, Perurentzat ere lehen aldia izan zela. Pentsatzen hasten da, Peruk gezurra esan dio. Pentsatzen, pentsatzen eta ez da konturatzen Peru zerbetzarekin ondoan duela. Peruk eskaintzen dionean, bere pentsamenduetatik atera eta badoala dio, Peru zur eta lur utziz.

7. Zigarroa, ardoa, ... eta Libe

Gaztetxetik minduta eta haserre ateratzen da, korrika. Kanpoan, gaztetxean zegoen neska bati bultza egiten dio eta barkamena eskatzen dio. Harekin hizketan hasten da, neska ederra da, zigarroa eskaintzen dio Mareni, eta honek ez du onartzen hasiera batean, baina gero bai. Marenek ez daki erretzen eta sua eman ondoren, eztulka hasten da. Neskak badaki Maren izena duela. Nola daki? Libek dio bera ere musika eskolara doala, badaki Marenek pianoa jotzen duela. Libek bateria jotzen du. Jarraitzen dute hizketan. Elkarrekin esertzen dira, elkarren izterrak ukituz. Libek ardoa eskaintzen dio Mareni. Gustatu egiten zaio Liberi ardoa. 19 dituela esaten du, eta Arte Ederrak ikasten du. Argazkilaritza du gustokoena. Maren harrituta dago zein aske bizi den Libe, eta gurasoek ere noa uzten duten aske. Libek Mareni galdetzen dio ea zer gustatzen zaion pianoan jotzea. Deenetarik, Marenek, baina ez du gehiagotarako denborarik. 12etako etxean egon behar du. Libek esaten dio lagunduko diola etxera. Marenek ezetz, bakarrik joango dela, ez molestatzeko eta eskerrak ematen dizkio zigarroagatik eta ardoagatik. Etxera aboiatzen da, zorabiatuta pixka bat.

8. Muxu txiki, gozo, umela

Etxera heldu eta ama du zain. Zer moduz Anerekin, galdetzen du. Ondo, Marenek. Ea edan duen; ezetz, Marenek. Kontrolatzen beti ama. Bere gelara sartzen da. Nekatuta dago, ez bakarrik berandu delako, baita ere beti gurasoek nahi dutena egiten duelako, bere bizitza programatuta dagoelako. Neska txintxoa delako. Perurekin ere nekatuta dago. Peru ja ez da ezer beretzat. Malkotan dago ohean eta lo hartzen du. Amets egiten du dantzan eta dantzan egiten duela, ... Liberekin, elkarri musu bat eman arte.

9. Libelula

Larunbat goiza. Amak esnarazi behar du Maren. Berandu da. Maren larritu egiten da. Ikasi egin behar du. Amak errieta egiten dio kaleko arropekin oheratu delako. Maren ez zen konturatu ere egin. Biluztu egiten da eta arropak garbigailura bota. Gurasoekin  gosaltzen du, eta haiek galdezka non ibili den bart, deika aritu zirela. Ane zerbait pertsonala kontatzen ari zitzaiola eta ez zuela moztu nahi, dio Anek. Gosaldu, eta bere gelara doa segituan. Musika klasikoa jartzen du, dismulatzeko edo. Interneten musika eskolako taldean bilatzen du ea Libe aurkitzen duen. Eta bai, aurkitzen du, Libelula izena du. Eta haren profileko argazkia ikusi du hondartzan, bizkarra biluzik. Eta imajinatzen du Libe hondartzan, nola doan olatuen artean saltoka, eta ... biluzik. Erotzen ari dela pentsatzen du Marenek. Pentsamenduak arrapaladan: neskak gustatzen ote zaizkio Liberi? Urduri dago, azazkalak jaten. Ordenagailua itzaltzen du. Mugikorrean Aneren eta Peruren mezuak, baina kasurik ez. Buruan errepasatu du Liberekin bizitako guztia, izterrak ukitzen, bere irudia, dena. Dena bere buruan batera jarri eta dena batera ahaztea erabaki du.

10: Antzinako erregimena

LANEAN (9 kapitulu 29tik eginak)

1391 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.