Enpresa-sehaska startup eta antzeko enpresa-ekimenak, hasi berriak, txikiak eta hazteko potentzial handiarekin, bildu eta garatzen laguntzen duten erakundeak dira, maiz enpresa moduan antolaturik baita ere, enpresa haientzako aholkularitza…
Lermak, batzuetan gutxiketak ere deituak, ekoizpen prozesuan eta biltegian gertatzen diren lehengai eta produktuen galera itzulezinak dira, hala nola likidoen ebaporazioa, materialen gehiegizko kontsumoa eta abar. Lermak eta hondakinak bereizi beharra dago ordea: hondakinek balioa izaten duten bitartean, lermek ez dute inongo baliorik, guztiz galdu eta probetsi ezin daitezkeen materialak dira.
Lerman ekoizpen prozesu osoan zehar gerta daitezke, materialak eta produktuak sartzen direnetik horiek merkaturatu arte. Espainiako kontabilitate araudian, ekoizpenean normaltzat eta beharrezkotzat hartzen diren lehengai eta bideango produktuen lermak soilik sartuko dira produktuaren kostuan. Produktu bukatuen lermak ordea, ezingo dira produktuen kostura bildu, eta ekitaldiko galeratzat hartuko dira. Aparteko lermak ere ekitaldiko galera izango dira.
Hiztegia: gaztelaniaz, mermas.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.