Enpresa-sehaska
Enpresa-sehaska startup eta antzeko enpresa-ekimenak, hasi berriak, txikiak eta hazteko potentzial handiarekin, bildu eta garatzen laguntzen duten erakundeak dira, maiz enpresa moduan antolaturik baita ere, enpresa haientzako aholkularitza eta finantzaketa eskainiz. Enpresa-sehaskan bildutako enpresen artean sinergiak sortzea ere izaten da enpresa-sehasken beste helburuetako bat.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, incubadora de empresas, vivero de empresas.