Presio demografikoa, gizakiari nahiz beste izaki bizidun bati buruz, habitat edo ingurune batean gainpopulazioak ekartzen dituen ondorioen multzoa da, baliabide eskasia, kutsadura eta bestelako arazo ekologiko eta sozioekonomikoak…
Lehertze demografikoa edo leherketa demografikoa populazioa eskualde batean oso azkar hazteari deitzen zaio. Trantsizio demografikoetan zehar gertatzen den fenomenoa, heriotza-tasa gutxitu eta jaiotza-tasak handia izaten jarraitzen dutenean, bien arteko alde handiarekin. Zehatzago, lehertze demografikoa populazioa modu esponentzialean hazten denean, J itxurako kurba bati jarraiki, gertatzen den fenomenoa da, familiek zero hazkundeko jaiotza-tasa nabarmen gainditzen dutenean.
Lehertze demografikoek arazo sozial eta ekonomiko larriak dakartzate: etxebizitza eta azpiegitura berrien beharra, hirien hazkunde azkar eta ondorioz nahasia maiz, eta batzuetan arazo ekonomikoak ere bai, hala nola langabezia, batzuetan dinamismo ekonomikoa ere eragin dezakeen arren. Ingurumen arazoak ere planteatzen ditu, baliabideak linealki hazten diren bitartean, populazioaren beharrak esponentzialki hazten doazelako, populazioarekin batera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, population explosion; gaztelaniaz, explosión demográfica.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.