Estrategia kontzeptua joko-teoriatik ekarri zen management edo kudeaketa arlora, XX. mendearen erdialdean joko-teoria garatzen ari zenean, estrategia aurkari edo lehiakidearen aurka helburuak lortzeko ekinbide edo aukera posible gisa.…

Artikulu hau finantzei buruzkoa da, lehentasunezko interes esamoldearen adiera arrunta buruz jakiteko, ikus lehentasunak.
Lehentasunezko interesa edo zehatzago lehentasunezko interes-tasa finantza entitateek arriskurik gabeko edo arrisku txikieneko bezeroei kobratzen dieten interes-tasa da. Beraz, finantza entitateek bere tarifen artean duten interes-tasa txikiena da, arrisku-saririk gabea. Praktikan, enpresa handiei eta instituzio publikoei kobratzen zaien interesa da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, prime rate; gaztelaniaz, interés preferencial.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.