Estrategia kontzeptua joko-teoriatik ekarri zen management edo kudeaketa arlora, XX. mendearen erdialdean joko-teoria garatzen ari zenean, estrategia aurkari edo lehiakidearen aurka helburuak lortzeko ekinbide edo aukera posible gisa.…

Arrisku-kapital edo arrisku-kapital inbertsioa proiektu berritzaileak aurrera eraman nahi dituzten enpresa txiki eta ertainetan egindako inbertsioak dira, gehienetan iraupen laburrekoak, partaidetza txikikoak enpresan eta finantzazio gehigarria jasotzeko laguntza eta sostengu modukoak. Inbertsioaren epea bukatu dela irizten denean, partaidetza enpresako bazkideei itzultzen zaie gehienetan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, venture capital; gaztelaniaz, capital riesgo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.