Lehentasunezko harpidetza-eskubideak


KategoriakEnpresa

Lehentasunezko harpidetza-eskubideak akzio bidezko sozietate batean, hala nola sozietate anonimo batean eta erantzukizun mugatuko sozietate batean, kapital handitzea gertatzen denean, akziodun zaharrei akzio berriak lehentasunez harpidetzeko eskubideak dira. Eskubide horiek kopuru jakin batez adierazten dira, eskuratu daitezkeen akzio berrien kopurua adierazten duena. Horren helburua akzio berriak jaulkitzean akziodun zaharrei bere kapital partaidetzaren diluzioa, hots, kapital partaidetza txikitzea, saihesteko aukera ematea da. Lehentasunezko harpidetza-eskubide horiekin, akziodun zaharrek aukera zenbait dituzte: harpidetza-eskubideak erabili eta akzio berriak eskuratzea; harpidetza-eskubideak saltzea; eta, azkenik, aukera misto bat, eskubide batzuk saldu eta beste batzuk erabiltzea. Espainiako legearen arabera, akziodun zaharrak baditu berez lehentasunezko harpidetza-eskubideak, akziodunen batzar ororrak edo estatutuek kontrakoa adierazi ezean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, derechos de suscripción preferente.

209 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.