Diru eskaintza edo moneta eskaintza, ekonomia batean une batean zirkulatzen ari diren diru kantitatea da. Kantitate horrek bi atal nagusi diru: diru-oinarria (legezko dirua zirkulazioan, eskudirua alegia, gehi…
Legezko dirua, legezko erabilerako dirua edo erabilera legaleko dirua estatuek truke-bitarteko eta ordainbide gisa legez ezartzen duten dirua da (ikus, gainera, fiat dirua), ezinbestean onartu beharrekoa, kasu bakoitzean transakzio ekonomikoari dagokion kontratuan beste ezer adostu ez den bitartean (adibidez, ordainketa edo zorraren kitapena banku-transferentzia batez egitea erabaki denean). Orokorrean, legezko dirua estatuek jaulki duten txanpon eta billeteek osatzen dute (salbuespenak badaude, ordea: El Salvador bitcoin-a legezko dirutzat hartu zuen lehen herrialdea izan zen 2021ean). Eskudirua zirkulazioan dagoen legezko dirua da, bankuek banku zentralean dituzten erreserbak kenduta.
Legezko dirua, banku-diruarekin batera, diru-eskaintzaren osagaietako bat da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, dinero de curso legal.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.