Lege zientifikoa edo zientziaren legea fenomeno batean gertatzen diren magnitude eta erlazio erregularrak zehazten dituen erregela edo printzipio orokorra da, kondizio jakinetan, eta behaketaz edo esperimentazioz jasotako datuen arabera. Lege zientifikoak, ordea, ez dute fenomeno baten azaldu edo horren kausa ematen, orokorrean gertatzen dena zehaztu baino ez dute egiten, eta horrela teoria zientifikoak, gauzak zer, nola eta zergatik azaltzen dituztenak, eratzeko abiapuntua dira. Lege zientifikoak dira, adibidez, Newton grabitazio unibertsalaren legea eta Arkimedesen printzipioa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, scientific law.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Lege gordailuaLege gordailua liburu, liburuxka, egunkari, aldizkari, kartel, film eta beste argitalpenak argitaratu ahal izateko argitalpenaren erregistro-zenbaki bat eskatu eta horrekin batera ale batzuk administrazio kulturalen gordailuetan uzteko obligazioa…
Paradigma zientifikoak (zientzia-paradigmak)Paradigma zientifikoak edo zientzia paradigmak Thomas Samuel Kuhn (1922-1996) zientziaren filosofoak zientziaren filosofiaren garatu zuen teoriaren baitan garatutako kontzeptua da. Bere esanetan, paradigmak garai bateko zientzialariek haien jakintza-arloan…
Lege arruntakLege arruntak legebiltzar edo asanblea legegileak gehiengoz nartu dituen legeak dira, nazioaren lurralde osoan aplikatzen direnak, eta legeen hierarkian konstituzioaren eta lege organikoen atzetik daudenak. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz,…