Kapitalizazio sinplea edo kapitalizazio bakuna kapital baten interesak nola kalkulatzen diren ezartzen duen lege finantzario bat da, eta beraz hasierako kapitala bera nola kapitalizatu edo metatzen doan azaltzen duena. Kapitalizazio…
Agian orokorrean lege itunduei buruz jakin nahi zenuen.
1841eko Lege Itundua, Lege Hitzartua edo Hitzarturiko Legea, izen ofizialez Foruak Eraldatzeko Legea, Espainiako Gorteek 1841eko abuztuan onartutako legea izan zen, araubide ekonomiko-administratibo berezia ezarri zuena Nafarroarentzat Espainiako gainerako probintzien aldean, foruak indarrean dagoen sistema konstituzionalera egokituta berrezartzeko helburuarekin. Lege Itunduaren jatorria Bergarako Hitzarmena izan zen (1839), Lehen Karlistaldiari amaiera eman ziona. Bertan, beste akordio batzuen artean, Nafarroako foruak atxikitzea erabaki zen. Akordio hori urte horretan bertan zehaztu zen Foruak Berresteko Legearekin, non aurreratu baitzen legean aldaketak egin behar zirela Konstituzioaren araubidera egokitzeko, eta aldaketa horiek, azkenean, Lege Itunduan zehaztu ziren. Aldaketa garrantzitsuenen artean, Legearen ondorioz Nafarroak Erresuma izateari utzi ziona aipatu behar da, foru-probintzia hutsa izateko. Itundutako Legea 1982ko Foru Amejoramenduaren Legearen aurrekaria izan zen, Nafarroako foru sistemaren oinarria dena gaur egun.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Ley Paccionada.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.