Kapitalizatu egiten dela esaten da aktiboak (ondasunak, eskubideak) diru bihurtu eta beraz kapital bihurtzen direnean. Halaber, kapitalizazioa kapitalaren metaketa ere bada; adiera zabalean, partikularrek euren ondarea handitzea eta…

Kapitalizazio sinplea edo kapitalizazio bakuna kapital baten interesak nola kalkulatzen diren ezartzen duen lege finantzario bat da, eta beraz hasierako kapitala bera nola kapitalizatu edo metatzen doan azaltzen duena. Kapitalizazio konposatuan ez bezala, kapitalizazio sinplean aldiro sortzen diren interesak ez dira metatzen hasierako kapitalera, eta beraz sortzen diren interesak beti berdinak dira. Zehazki, kapitalizazio-aldi bakoitzeko interesak honela kalkulatzen dira, interes sinple edo bakunaren tasa izanik, eta
hasierako kapitala:
Aldi bakoitzaren amaieran interes horiek aurrezlearen eskura jartzen dira, hasierako kapitaletik aparte, eta beraz hurrengo kapitalizazio-aldian interes berdinak sortuko dira. kapitalizazio-aldi igarota, hau izango bukaeran osatutako
kapitala, lortutako interesekin batera:
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.