Laugarren sektorea ezagutzarekin eta informazioarekin loturiko sektore ekonomikoa da, hala nola hezkuntza, ikerkuntza eta garapena, aholkularitza, informazioaren sorrera, komunikazioa eta kideko jarduera ekonomikoak biltzen dituena. Tradizionalki, jarduera horiek hirugarren sektorearen baitan bildu dira, zerbitzuen barnean alegia, baina azken hamarkadetan hartu duten pisua dela eta, hain zuzen ere egungo gizartea informazioaren eta ezagutzaren gizartea dela aipatzen da maiz, sektore berezi batean bildu dira.
Loturiko artikuluak
Hirugarren sektorea (zerbitzu sektorea)Hirugarren sektorea, sektore tertziarioa edo zerbitzuen sektorea partikularrei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da, ondasun materialak ekoitzi gabe partikular eta enpresen beharrak asetzen dituztenak. Merkataritza,…
Sektore estrategikoakSektore estrategikoa herrialde edo eskualde batean berebiziko garrantzia duen sektore ekonomikoa da, bertako ekonomian duen bolumenagatik, ekoizpen nahiz enpleguaren aldetik, beste sektoreen hornitzailea izateagatik edo biztanlegoarentzat oinarrizko zerbitzuak…
-