Laugarren industria-iraultza


KategoriakHistoria

Laugarren industria-iraultza edo industria 4.0,  2010eko hamarralditik aurrera zabaldutako garapen industrialaren ustezko aro berria da, digitalizazioa ekoizpen-arlora bideratu eta zabaldu egiten duena, enpresetan ekoizpen-prozesuak guztiz malgutu, interkonektatu eta produktibitatea optimizatzeko. Bereziki teknologia hauek biltzen ditu: gauzen interneta, adimen artifiziala, big data, errealitate areagotua eta hodeiko konputazioa. Laugarren industria-iraultza, elektronikan eta komunikazio eta informazio-teknologietan oinarritutako Hirugarren Industria-Iraultzaren ondotik dator, aurreko biak izanik ikatzaren energian oinarritutako industriaren garapena ekarri zuen Lehen Industria-Iraultza eta petrolioan eta elektrifikazioan oinarritu zen Bigarren Industria-Iraultza. Hain zuzen ere, laugarren industria-iraultza hirugarren industria-iraultza zabalkuntza dela esan daiteke. Industria-aro berri honen gakoak  Munduko Foro Ekonomikoaren buru izan den Klaus Schwab ekonomialariak eman ditu eta horren inguruan  Shaping the Future of the Fourth Industrial Revolution (2018) eta  The Fourth Industrial Revolution (2016) liburuak idatzi dituelarik. Dena den, egun industria-aro berri hau errealitatea baino gehiago, aurreikuspen eta estrategia bat dela esan daiteke, kontzeptua industria guztietara zabaltzeko asko falta delarik.

Ikus, gainera

252 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.