Latitudea eta longitudea


KategoriakGeografia

Latitudea eta longitudea Lurrean (edo beste planeta batean) lur azaleko puntu bat kokatzeko erabiltzen diren koordenatu geografikoak dira.

Latitudea Lurraren puntu batek ekuatoretik ipar edo hegorako norabidea dagoen angelu-distantzia da. Horrela, ekuatorearen latitudea 0 da, Ipar Poloan 90 graduko Iparra eta Hego Poloan 90 graduko Hegoa. Latitude epelak bestalde, tropikoetatik (23° 26′ 14″ Iparra eta 23° 26′ 14″ Hegoa) zirkulu polarretara (66º 33' 46" Iparra eta 66º 33' 46" Hegoas) dauden puntuen multzoa da.

Longitudea berriz, ekialdera edo mendebaldera Londres hiritik gertu dagoen Greenwich herriko meridiano edo ipar-hego lerrotik dagoen angelu-distantzia da. Zenbat eta ekialderako edo mendebalderago Greenwich-etik, orduan eta longitude handiagoa izango da. Pazifikoko uharte batzuk, Midway artxipelagoa esaterako, Greenwicheko antipodetan daude, eta beraz, 180 graduko longitudean.

 

225 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.