Latitudea eta longitudea Lurrean (edo beste planeta batean) lur azaleko puntu bat kokatzeko erabiltzen diren koordenatu geografikoak dira.
Latitudea Lurraren puntu batek ekuatoretik ipar edo hegorako norabidea dagoen angelu-distantzia da. Horrela, ekuatorearen latitudea 0 da, Ipar Poloan 90 graduko Iparra eta Hego Poloan 90 graduko Hegoa. Latitude epelak bestalde, tropikoetatik (23° 26′ 14″ Iparra eta 23° 26′ 14″ Hegoa) zirkulu polarretara (66º 33' 46" Iparra eta 66º 33' 46" Hegoas) dauden puntuen multzoa da.
Longitudea berriz, ekialdera edo mendebaldera Londres hiritik gertu dagoen Greenwich herriko meridiano edo ipar-hego lerrotik dagoen angelu-distantzia da. Zenbat eta ekialderako edo mendebalderago Greenwich-etik, orduan eta longitude handiagoa izango da. Pazifikoko uharte batzuk, Midway artxipelagoa esaterako, Greenwicheko antipodetan daude, eta beraz, 180 graduko longitudean.
Loturiko artikuluak
Klandestinitatea eta klandestinoaKlandestinoa (latinezko clandestinus adjektibotik, "ezkutukoa") aginteari eta legeari itzuri egiteko ezkutuko eta sekretupeko jokabideak eta ekintzak izendatzeko erabiltzen den hitza da, bereziki jokabide horiek disidentzia politikoarekin zerikusia badute;…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Enklabeak eta esklabeakGeografia politikoan, enklabea beste herrialde edo entitate politiko baten baitan dagoen lurralde zatia da. Esklabeak berriz, herrialde edo entitatetik guztiz bereizita dauden lurralde zatiak dira, guztiz lurralde baten…