San Ferminetan Lesakan, John Andueza: laburpena


KategoriakLiburuak

San Ferminetan, Lesakan John Andueza idazleak 2014 urtean plazaratutako gazteentzako eleberri laburra da.

LABURPENA

1: Tribu guztiak

Donostiako Bilintx institutuan beti dago saltsa. Eta denetariko tribur edo ikasle taldeak. Aurten, hasieratik berezi samarra suertatu da 4DBH-E taldea. Klasean berriketan denbora guztia, irakasleari kasurik ez. Zuzendaritzatik gutuna bidali diete gurasoei. Neurri zorrotzak hartu dituzte: jokabide desegokia dutenak arratsaldez eskolan geratu behar, eta kanporatu ere egin ditzakete. Honezkero hiru ikasle geratu behar izan dira arratsaldez lanak egiten. Etxera ez dute oraindik inor bidali.

2: Danelen hiru kalabazak

2013an gaude. Danelek 15 urte ditu. DBH4ko E talde famatu horretan dago. Hiru penko aterata doa etxera. Ernegatuta dago, Play Station 4 ez diote erosiko Olentzerorako. Etxera heldu eta amak merienda prestatu dio. Gelara doa eta Ximon lagunarekin hasten da wazapean. Ximon ikasel ona da. Neskei buruz aritzen dira: Danel herabe samarra da, neskak inguratzen zazikion arren. Ea geratuko diren. Baietz, San Ferminetan, Lesakan, txantxetan. Lokalean geratzen dira azkenik. Ama sartzen da gelara. Errieta pixka bat telefonoz aritzeagatik. Zinera doa bera, izebarekin, Brad Pitten filma ikustera. Oso guapoa da aktorea; zergatik ezkondu zen aitarekin?, dio Danelek; amak, beste balore batzuk dituelako. Bera ere mugitu behar da Ximonekin egoteko. Aurikularrak jartzen ditu: Berri Txarrak.

3: Ximonen bizilaguna

Ximon Parte zaharrean bizi da, Rekalde taberna ondoan, Aldamarren. Danel beranduxe iritsi da. Atarian emakume batekin eta bere alaba txikiarekin egiten dute topo. Neskatilak itxura ahula dauka. Ximonek kontatzen du haurrak leuzemia duela, baina amak ez du dirurik Ameriketara joan eta han sendatzeko. Lanik gabe dago, senarra hil zitzaion, eta nekez ordaintzen du hipoteka. Lokalera doaz. Abesti bat jarri, ordenagailutik pekikula bat pirateatzen dute, baina aurretik bideo porno batzuk ikusi behar dituzte. Danelek Ximoni, ea Amaiarekin, neskalagunarekin, txortan egin duen. Ezetz, Pelikula ikusten dute. Los juegos del hambre.

4: Mamerto, Mandela, Madiba

LANEAN, 24 ORRIALDE 152TIK EGINAK

392 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.