Laplaceren erregela (Laplaceren legea)


KategoriakEstatistika

Laplaceren erregela edo Laplaceren legea probabilitate sinpleak kalkulatzeko irizpide bat da, Pierre Simon Laplace (1749-1827) frantses zientzialariak ezarria, arrazoi ez nahikoaren printzipioan oinarritua. Horren arabera, A gertakizunaren probabilitatea honela kalkulatzen da:

    \[P(A)=\cfrac{\textit{Aren aldeko kasu edo emaitzen kopurua}}{\textit{kasu edo emaitza gertagarri guztien kopurua}}\]

Ikus, gainera, Gizapediako hiztegian: aldeko kasu eta kasu gertagarri.

Laplaceren erregela baliatu ahal izateko ezinbesteko baldintza da emaitza posible guztiak ekiprobableak probabilitate berekoak izatea, ekiprobabilitatea alegia. Emaitza posibleak ekiprobableak ez badira, Laplaceren erregelak ez du emaitza zuzena emango.

Adibidez, dado batean zenbaki bikoitia ateratzeko probabilitatea honela kalkulatuko genuke Laplaceren erregelaren arabera:

    \[P[bikoitia]=\cfrac{\{2,4,6\}}{\{1,2,3,4,5,6\}}=\cfrac{3}{6}=0.5\]

Ikus, gainera

 

222 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.