Enpresaren antolakuntzaren ikuspegitik, lanpostua lan jarduera homogeneo, sistematiko eta iraunkor jakin bat osatzen duten ataza, ardura, konpetentzia, trebetasun eta kondizioen multzoa da, lan jarduera hori osotasunez eta zehaztasunez defintzen dutenak. Ikuspegi sozialetik, ordea, lanpostua pertsona batek bere bizimodua aurrera ateratzeko egiten duen lan zehatza da, bere bizitza ekonomiko eta sozialaren parte handi bat defintzen duena, eta beraz horren kondizioen arabera, pertsona aske ala esklabo, zoriontsu ala atsekabe, egiten dutena. Kapitalismoan, lanpostuak langileen bizitza propiotik at daude, lana arrotza da langilearentzat, alienazioa sortuz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Lan elkarrizketaLan elkarrizketa langileen hautapen prozesu batean hautagai bakoitzari egiten zaion elkarrizketa edo galdeketa da, haren nortasuna, gaitasun eta trebakuntza, motibazioa eta jarrerak ezagutzeko. Elkarrizketan eskuratu daitekeen informazioa gorabehera,…
Lan poltsakLan poltsa enpresa edo erakunde batek lan eskaerak jasotzeko zabaltzen duen zerrenda bat da, bertan egin nahi dutenek izena eman eta euren curriculuma erakundearen eskura jar dezaten, erakundeak…
Lan kualifikazioaLan kualifikazioa lanpostu baterako langile batek dituen konpententzia eta gaitasunen multzoa da. Lan kualifikazioa langilearen prestakuntzak eta trebakuntzak nahiz lanpostu horretan duen esperientziak osatzen dute.