Uberizazioa lankidetza-ekonomiak (edo hobe esanda gig economy edo mandatuaren ekonomia deitzen zen haren aldaerak) eragiten duen lan harremanen prekarizazioa da, enpresek partikularrei euren produktu eta zerbitzuak eskura jartzeko behar dituzten…
Lankidetzako ekonomia, elkarlaneko ekonomia edo ekonomia kolaboratiboa sare sozial edo antzeko plataforma digital bati esker eta bitartekaririk gabe edo bitarterkaritza minimalista batekin, partikularren artean (peer-to-peer edo P2P) edo partikular eta enpresen ezartzen diren harreman ekonomiko masiboak dira, produktuak eta zerbitzuak partekatuz eta elkartrukatuz. Harreman eta ekimen ekonomiko berri horiek sail hauetan bana daitezke: kontsumo, finantza eta ekoizpen partekatuak eta ezagutza irekia. Kontsumo partekatuen adibideak dira Airbnb (ostatu turistikoak) eta Blablacar (garraioa), finantza partekatuetan (crowdfunding) eta ekoizpen partekatua (software librearen garapena), ezagutza irekia (fitxategien partekatzea) eta baita txanpon alternatiboak, denbora-bankuak eta truke lokaleko sareak. Ez da pentsatu behar lankidetza-ekonomia merkantilista ez denik, hain zuzen, kasu batzuetan areagotu egiten da merkantilismoa (garraio partekatuetan adibidez, garai batean hain ohikoa zen autostop-aren kaltetan) eta batzuen ustez neoliberalismoa indartu ere egiten du (gidari eta banatzaileei lan-prekarietatea ekarriz uberizazioaren bitartez, adibidez). Abantailen artean, baliabideen optimizazioa (adibidez, auto partekatuetan), jasangarritasunerako eta trantsizio-ekonomiarako aukera izan daitekeena, eta,interes komunak dituzten kontsumitzaileak eta ekoizleak lotuz, elkartasunean eta ekintzailetzan oinarrituriko ekonomiarako bidea zabaltzea izan daitezke.123
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.