Lan merkatua lan eskaerak eta lan eskaintzak bat egiten duten merkatua da, non langileek bere lan indarra eskaintzen dieten enpresei eta enpresek lanpostuak eta horiek betetzeko kontratuak, lan…
Enpresan, laneskua langileen lanaren kostua da, lana egiteagatik langileei ordaindu beharreko soldata, horren kotizazio, zerga eta gehigarri guztiekin batera. Laneskuaren kostua aztertu eta hori produktuaren kostura gehitzerakoan, zuzeneko laneskua eta zeharkako laneskua bereizi ohi dira. Zuzeneko laneskua produktu jakin bat ekoizteko zuzenean erabiltzen den lanaren kostua da, produktuari zuzenean esleitzen zaiona; adibidez beharginak makina batean lanean ematen duen denborari dagokion ordainsaria. Zeharkako laneskua, berriz, produktuari zuzenean esleitu ezin zaion lanaren kostua da, adibidez enpresaren administrazioko langileen kostua, eta produktuaren kostuari esleitzekotan aurrez banaketa-irizpideren bat ezartzea behar duena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mano de obra.
Ikus gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.