Laneratzea pertsonek euren prestakuntza eta trebakuntzen araberako lanpostuak eskuratzea da, lanpostu horiek sortzeko aukerak zabalduz, ekonomian nahiz pertsonei konpetentziak eta trebetasunak eskuratuz, gizarte harremanak garatuz eta haiei esker lana aurkitzeko aukerak emanez. Laneratzea, beraz, okupagarritasuna (lanpostuak sortu egiten direnean ekonomian) nahiz enplegagarritasuna bat datozenean gertatzen den prozesua da. Laneratzea enplegu bat eskuratze hutsarekin lotzen den bitartean, lanbideratzea kualifikazioa eskatzen duen lanpostu espezializatua lortzeko ekintza eta prozesuekin lortzen da. Prozesu ekonomikoaz gainera, laneratzea prozesu soziala ere bada, ez soilik lana aurkitzeko gizarte harremanak garatu behar direlako, baizik eta laneratzeak berak pertsonak gizarte esklusiotik atera eta gizarteratzen laguntzen duelako. Horrexegatik, laneratze prozesuari laneratze-gizarteratzea ere deitzen zaio askotan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, inserción laboral (laneratzea), inserción profesional (lanbideratzea), inserción sociolaboral (laneratze-gizarteratzea).
Loturiko artikuluak
Gizarte antolakuntzaGizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.
Gizarte trebetasunakGizarte trebetasunak, trebetasun sozialak edo gizarte konpetentziak besteekin harreman egokiak sortu eta garatzeko portaeren multzoa da. Definizio argia den arren, kontzeptu lausoa da, zehaztu gabeko alderdiak barnehartzen dituena.…
EnplegagarritasunaEnplegagarritasuna pertsona batek enplegua aurkitu eta lan arloan aurrera egiteko duen ahalmen pertsonala da, bere prestakuntza akademikoa, trebakuntza profesionala, egoera berrietarako moldagarritasuna eta bestelako gaitasunak biltzen dituena. Enplegagarritasuna…