Laneko kapitala edo lan-kapitala enpresa batek epe laburrera jardueteko behar dituen baliabide ekonomikoak, ordaindu beharreko soldatak, hornitzaileen fakturen ordainketa eta biltegian eduki beharreko salagaien balioa barnehartzen dituena besteak beste. Kontabilitatean, laneko kapitala maniobra funtsaren bitartez, aktibo korronteari pasiko korrontea kenduz, kalkulatzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, working capital; gaztelaniaz, capital de trabajo.
Loturiko artikuluak
Atzerriko kapitalaAtzerriko kapitala herrialdetik kanpoko eragile batek, izan enpresa izan partikularra, herrialdean bertan egiten duen inbertsioa da. Orokorrean, atzerriko kapitalaren sarrera, atzerriko inbertsioa alegia, positiboa da, finantza baliabideen sarrera…
Arrisku-kapitalaArrisku kapitala edo arrisku-kapital inbertsioa proiektu berritzaileak aurrera eraman nahi dituzten enpresa txiki eta ertainetan, esaterako start-up direlakoetan, egindako inbertsioak dira, gehienetan iraupen laburrekoak, partaidetza txikikoak eta finantzazio…
Giza kapitalaGiza kapitala enpresa edo erakunde bateko kideek zein herrialde bateko herritarrek duten ezagutza, trebetasuna eta esperientzia da, nork bere arloan, bereziki ideiak garatu, ekimenak aurrera eraman eta helburu…