Landun-kopurua


KategoriakEkonomia

Landun-kopurua edo landunen kopurua herrialde edo eskualde batean bere kabuz, langile autonomo gisa, edo beste baten kontura lanean ari diren pertsonen kopurua da. Datu ekonomiko esanguratsua da jarduera ekonomikoaren mailaren adierazle gisa, lanaren produktibitatearekin batera aztertu behar bada ere; hau da, landun-kopuruak gora egiteak ez dakar automatikoki jarduera ekonomikoaren gehikuntza, aldi berean produktibitate-jaitsiera ere gertatu daitekeelako. Halaber, alderdi positibo gisa, landun-kopuruaren gehikuntzak gizarte segurantzarako kotizazioen gehikuntza ere ekartzen du normalean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, número de ocupados.

171 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.