Landaredi potentziala


KategoriakGeografia

Landaredi potentziala edo landaretza potentziala toki batean gizakiaren eskuhartzerik gabe hedatuko litzatekeen landaredia da, berez eta modu natural batean, kondizio klimatiko, edafologiko eta erliebezkoak kontuan harturik. Baliteke landaredi potentzial natural edo idealarekin bat ez etortzea, gizakiak iraganean izandako eraginaren ondorioz; adibidez, Nafarroako Bardeetan landaredi potentziala sastrakadia litzateke lurralde horretan izandako higaduraren ondorioz lurzoruek komunitate horren garapenerako beste ezertarako baliabiderik eskaintzne ez dutelako, antzina lurralde horretako landaredi potentzial naturala basoa izan arren.

Ikus, gainera

164 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.