Landa-turismoa landa ingurunean garatzen den turismoa da, landak eskaintzen dituen jarduera berezi eta anitzetan oinarritu eta helburu dituena, hala nola nekazaritza, kirola eta naturako jarduerak, tradizio kulturalak eta…
Landa-oharrak ikertzaileak landa-lanean, gizarte, gizaki edo naturari buruz zuzeneko eta in situ edo bertako datu-bilketa egiten duenean alegia, jasotzen dituen gertaera, fenomeno eta behaketak dira, bere ikerketarako interesgarriak izan daitezkeenak, eta normalean, landa-koaderno batean jasotzen direnak. Ohar izena izanda ere, oinarrizkoak dira ikertzaileak bere ikerketa garatzeko, eta horregatik funtsezkoa da ohar horiek ahalik eta osatuenak izatea eta modu sistematikoan jasotzea, eskema jakin bati jarraiki, aldi bakoitzean tokia, unea eta behaketaren deskripanen zehatza eginez, beharrezkoa denean diagrama edo marrazki batez lagunduta. Ohar deskribatzaile horietaz gainera, landa koadernoak ikekretari buruzko ohar metodologikoak, ohar pertsonalak eta ohar teorikoak jaso ditzake.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, fieldnotes, field notebook; gaztelaniaz, notas de campo, cuarderno de campo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.