Langile baten eguneko lanaldi jarraitua dela esaten da, langileak egunean egin beharreko lan ordu guztiak, lanaldia alegia, jarraian, etenik gabe, egiten dituenean, otordua egin edo atsedena hartzeko tarte txiki bat salbu. Lanaldi etena, lanaldi zatitua edo aldizkako lanaldia dela esaten da berriz, lana txanda batzuetan zehar banatzen denean, gehienetan bitan, goizekoa eta arratsaldekoa.
Lanaldi jarraituan lan egiten duten langileek portzentajea gehitzen joan da XX. mendearen bukaeratik, lan eta familia-bizitza kontziliatu edo bateragarri egin nahian. Eskoletan ordea, lanaldi jarraituak eztabaida piztu du haurrak eskolan ikasten eman behar dituzten ordu guztiak jarraian emateak arreta eza eta nekea eragin ditzakeela eta.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, split work day and continuous work day; gaztelaniaz, jornada continua y jornada partida.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Soziologia (definizioa)Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…
Traktu jarraiaTraktu jarraiaren printzipioa erregistro-zuzenbideko printzipioa da, zeinaren arabera ekintza juridiko oro erregistratzeko beharrezkoa den ekintza horretan parte hartzen duten subjektuak erregistratuak izatea, ekintza juridiko horretara daramaten ekintza guztiekin…