Lanaldi partzial edo lanaldi laburreko enplegua, lanaldi osoak baino iraupen laburragoarekin langle batek bete behar duen lanaldia da. Adibidez, asteko 40 ordu lanaldia ohikoa denean, lanaldi partzialeko enpleguak…
Lanaldi murriztua langileak bere lan kontratuan ezarrita duen baino ordu kopuru txikiagoa betetzen dueneko lanaldia da, aldi baterako eta dagokion soldata murrizketa proportzionalarekin. Lanaldi murriztua ezartzen denean, lanaldi-murrizketa gertatu dela esaten da. Espainian, langilearen eskubidea da, horretarako aurreikusita egoeretan, hala nola seme edo alaba baten zaintza, gaixorik edo ezindua dagoen senitarteko baten zaintza eta ikasketak. Enpresak ere eskatu dezake lanaldi murriztea, Enplegu Erregulazio-Espediente (EEE) baten bitartez, arrazoi produktibo, ekonomiko, tekniko edo antolakuntzazkoengatik.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, jornada reducida.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.