Lan hipotesiak


KategoriakFilosofia

Ez nahastu hipotesi zientifikoekin.

Lan hipotesiak ikerketa edo erabaki prozesu batean abiapuntutzat hartzen diren suposizioak edo gidalerroak dira, egiazkotzat hartzen direnak, haietan oinarrituta aterako diren emaitzak edo ondorioak positiboak, onargarriak edo interesgarriak izango direlakoan. Hala gertatzen ez bada, lan hipotesiak aldatu beharko lirateke. Adibidez, ikasleen matematika maila hobetzeko, matematikako klase gehigarriak ezartzea egokia dela har daiteke lan hipotesi bezala, baina kalse gehiago jarri arren, matematika mailak berdintsu jarraitzen duela ikusten da, klase gehigarrien lan hipotesia baztertu egin beharko litzateke.

Hipotesi zientifikoetan ez bezala, lan hipotesi bati buruz ez da bilatzen egia edo faltsua den, baizik eta ikerketa aurrera garatzen edo erabaki zuzenak hartzen laguntzen duen. Horregatik, lan hipotesiak malguak eta aldakorrak dira, nolabait saio edo entsegu moduko hipotesiak dira, behin behinekoak, funtzionatzen dutenean onartu eta funtzionatzen ez dutenean beste lan hipotesi batera daramatenak. Lan hipotesiak gizarte zientzietan erabiltzen dira bereziki eta matematiketan planteatzen diren konjeturen antzeko kontzeptua ere osatzen dutela aipatu izan da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, working hypothesis; gaztelaniaz, hipótesis de trabajo.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Lan hipotesiak"; Gizapedian, 26 martxoa, 2022, /lan-hipotesiak/.
266 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.