Lakonismoa (antzinako grezierazko lakonikos hitzetik, Esparta hiriburutzat zuen Laconia eskualdekoa literalki, hango herritarrek hitz laburrez mintzatzeko zuten ospeari erreferentzia eginez) zerbait modu labur, murritz eta neurritsuan, baina betetasuna galdu gabe, adierazteko modua da. Lakonismoaz idatzi edo mintzatzen dena, zein lakonismoaz adierazten dena, lakonikoa dela esaten da. Lakonismoaren adibideak historian adierazitako esaldi ospetsuetan aurki dezakegu; agian ospetsuena Espartako errege Leonidasek "Etorri eta har itzazue" esaldia da, pertsiar armadatik armak uzteko egindako proposamenari erantzun gisa. Badira halaber lakoniko fama duten idazleak, horien artean J. M. Coetzee Nobel sariduna dago, bere estilo labur eta minimalistagatik.
Loturiko artikuluak
Klandestinitatea eta klandestinoaKlandestinoa (latinezko clandestinus adjektibotik, "ezkutukoa") aginteari eta legeari itzuri egiteko ezkutuko eta sekretupeko jokabideak eta ekintzak izendatzeko erabiltzen den hitza da, bereziki jokabide horiek disidentzia politikoarekin zerikusia badute;…
Patetismoa eta patetikoaPatetismoa larritasun eta oinazezko egoera da, hunkidura handia sortzen duena. Patetikoa, berriz, larritasun eta oinazea dakartzan hura da. Adibidez, oinazea eta larridura erakusten dituen arte irudia patetikoa dela,…
Asianismoa eta atizismoaAsianismoa eta atizismoa Antzinaroko erretorikako eta poetikako aurkako bi estilo dira. Asianismoa estilo apaindu eta barrokoa izan zen, Asiatik eratorria, izenak berak adierazten duen bezala; gaitzetsitako estiloa izan…