Laizismoa gizartea, eta zehazkiago horren erakundeak, bereziki estatua, elizen, erlijioen eta moral erlijiosoaren eraginetik at eratu eta garatu behar direla aldezten duen joera soziala da, sekularismoaren aldekoa. Laizismoari jarraitu edo horren mendean dauden politikak, ekintzak, erakundeak eta subjektuak laikoak edo laizistak direla esaten da. Jarrera laikoa edo laizista dutenak ez daude erlijioen aurka, baina sinesmen erlijiosoak eremu pribatuan beste inon garatu behar direla baieztatzen du, eskolatik (adibidez, heziketa erlijiosoa ikastetxe publikoan arbuiatuz), zuzenbidetik (ezkontza erlijiosoen balio zibila ukatuz, adibidez) zein kulturatik (adibidez, ekitaldi erlijiosoetarako diru laguntzak ukatuz).
Historian, laizismoak Ilustrazioaren ideal nagusietako bat izan zen, eta sekularizazio prozesu zabal batez burutu zen Frantziako Iraultzan: bataio, ezkontza eta heriotzen erregistroari elizaren eskuetatik kenduz, elizak eta monastegiak espropiatuz (ikus, desamortizazioa), gregoriar egutegia ezabatu eta horren ordez, egutegi iraultzailea jarriz. XIX. mendean eta XX. mendean joera laizistak nagusitzen joan ziren, demokraziarekin eta liberalismoarekin batera, Frantziako Iraultzan hartutako neurrietara heldu gabe.
Loturiko artikuluak
Zuzenbide EstatuaZuzenbide Estatua justiziaren independentzia, guztion berdintasuna legearen aurrean eta oinarrizko libertateen bermea bermatzen dituen sistema juridikoa da.1 Horren arabera, zuzenbidea eta estatua identifikatu egin beharko lirateke, baina zuzenbideari…
Estatua (politika)Agian estatuaren definizioa artean bilatzen ari zinen. Definizioa: Estatua erakunde politiko zentralizatu eta hierarkikoen bitartez lurralde jakin batean, herrialde batean alegia, eta bertako komunitateari buruz subiranotza, ahalmen politiko…
SekularismoaSekularismoa bizitza soziala erlijiotik aparte jartzen duen jarrera da. Latinezko saeculum hitzetik dator (euskaraz, mendea, ehun urteko denbora), munduko denbora-errealitatea denboratik at dagoen Jainkoaren erreinutik bereizteko. Sekularismoaren jatorria…