Konkordatua edo konkordatoa Batikanoaren eta beste herrialde bateko gobernuaren artean adostu eta sinaturiko ituna da, herrialde horretan Eliz Katolikoaren estatusa eta jarduna erregulatzen dituena, hala nola laizismoari eta…
Laizismoa gizartea, eta zehazkiago horren erakundeak, bereziki estatua, elizen, erlijioen eta moral erlijiosoaren eraginetik at eratu eta garatu behar direla aldezten duen joera soziala da, laikotasunaren eta sekularismoaren aldekoa. Laizismoa sustatu eta bultzatu egiten duten pertsona eta erakundeak laizistak direla esaten da. Politika laizista baten ondorioz garatzen diren erakundeak eta ekintzak laikoak direla esaten da (ikus, gainera, laikoak eta laikotasun), erlijiotik aparte geratzen diren zentzuan. Jarrera laizista dutenak ez daude erlijioen aurka, baina sinesmen erlijiosoak eremu pribatuan beste inon garatu behar direla baieztatzen du, eskolatik (adibidez, heziketa erlijiosoa ikastetxe publikoan arbuiatuz), zuzenbidetik (ezkontza erlijiosoen balio zibila ukatuz, adibidez) zein kulturatik (adibidez, ekitaldi erlijiosoetarako diru laguntzak ukatuz).
Historian, laizismoak Ilustrazioaren ideal nagusietako bat izan zen, eta sekularizazio prozesu zabal batez burutu zen Frantziako Iraultzan: bataio, ezkontza eta heriotzen erregistroari elizaren eskuetatik kenduz, elizak eta monastegiak espropiatuz (ikus, desamortizazioa), gregoriar egutegia ezabatu eta horren ordez, egutegi iraultzailea jarriz. XIX. mendean eta XX. mendean joera laizistak nagusitzen joan ziren, demokraziarekin eta liberalismoarekin batera, Frantziako Iraultzan hartutako neurrietara heldu gabe.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.