Behaketa-unitatea


Ikerketa batean, behaketa-unitatea behatu eta haren gainean informazioa edo datuak jasotzen diren elementua da. Adibidez, ikasleen kalifikazioak jasotzen badira, behaketa-unitatea da ikaslea da, eta eskoletako ikasle kopuruak jasotzen badira, behaketa-unitatea eskola da. Orokorrean, behaketa-unitatea bat dator ikerketa-unitate edo ikergai den elementuarekin, baina ez da beti horrela gertatzen; adibidez, ikerketa batean eskolak alderatu nahi direnean haietako ikasleen kalifikazioei buruz, ikerketa-unitatea eskola da, eta behaketa-unitatea ikaslea.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, unit of observation ; gaztelaniaz, unidad de observación.

169 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.