Lagin-espazioa


KategoriakEstatistika

Probabilitatearen teorian, lagin-espazioa zorizko saiakuntza batean izan daitezkeen emaitza edo gertaera elementalen multzoa da. \Omega letra grekoarekin izendatzen da. Adibidez, dadoa botata, suertatzen den lagin-espazioa hau da: \Omega=\{1,2,3,4,5,6\}; txanpona botata, berriz, kutx eta pil dira emaitza posibleak: \Omega=\{K,P\}.

Lagin-espazioko gertaera elementalak konbinatuz sigma-aljebra izeneko multzo zabala sortzen da, probabilitatea kalkula daitekeen gertaera guztien multzoa alegia.

Ikus, gainera

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, espacio muestral; ingelesez, sample space (ingelesez, \Omega letraren ordez, S letra erabiltzen da lagin espazioa izendatzeko).

222 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.