Lagin-errorea


KategoriakEstatistika

Estatistikan, lagin-errorea edo laginketa-errorea aztertutako datuek lagin bat osatu eta beraz populazio osoa ez biltzeagatik, emaitza estatistikoak populazio osora zabaltzean sortzen den errorea da. Hertsikiago, estatistiko edo estimatzailearen eta horren bitartez zenbatetsi edo estimatu nahi den parametroaren arteko aldea da. Adibidez, Gipuzkoako familien errentari buruzko azterketa egitean, familia batzuk aukeratu, horien errentekin batezbestekoa kalkulatu (2000, esaterako) eta emaitza hori Gipuzkoako familia guztien batez besteko errenta zenbatesteko erabiltzen denean (ezezaguna dena, baina demagun 1500 dela) sortzen den errorea da lagin-errorea (adibidean, 2000-1500=500). Lagin-errorea zoriz jasotako laginetik sortzen den errorea; bestelako erroreak, hala nola zorizkoak ez diren laginak, datuak manipulatuak edo alboratuak, eta datuetan akatsak izateagatik sortutakoak, laginketaz kanpoko erroreak dira. Hartara, zentsuek laginketaz kanpko erroreak izan ditzakete, baina ez dute inoiz lagin-errorerik izango.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sampling error; gazteleraz error muestral; frantsesez erreur d’échantillonnage.

222 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.