Kutxa fluxu garbiak (ikus, gainera, kutxa-fluxuak) inbertsio-proiektuak ebaluatzeko tresna dira. Inbertsio-proiektu batek sorraraziko dituen diru sarrerei irteerak kenduz kalkulatzen da. Garbia deal esaten da sarrera eta irteera horiei beste kontzeptu batzuk gehitzen zaizkielako; hala nola, irteerei dagokienez, inbersio-proiektu horri gastu orokorretan dagokion zatia; aukera-kostuak eta proiektuaren dagokion maniobra-funtsa; eta sarrerei dagokienez, proiektuaren amaieran gertatzen den maniobra-funtsaren eta aktibo finkoen likidazio erreala- Kutxa-fluxu garbietan ez dira sartu behar proiektuak sorraraziko dituen finantza-gastuak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, flujos de caja netos.
Loturiko artikuluak
Kutxa-fluxuakKutxa-fluxuak (inglesez, cash-flow) enpresak edo horren proiektu edo jarduera batek aldiro sortzen dituen baliabideak dira, aldi bakoitzean diru-sarrerei diru-irteerak edo despoltsapenak kenduz kalkulatzen direnak. Kutxa-fluxuetan diru sarrera erreal…
Zenbateko gordinak eta zenbateko garbiakEkonomian, bereziki soldata, fakturazio eta antzekoei buruz, zenbateko gordinak zerga-atxikipenak, kotizazioak eta bestelako kenkariak barnehartzen ez dituzten zenbatekoak dira. Zenbateko garbiak berriz, atxikipen, kotizazio eta azkenean jaso edo…
Kutxa gotorraKutxa gotorra dirua, agiriak eta baliozko bestelako gauzak segurean, gerizan edo ondo gordeta edukitzeko kutxak edo gordailuak dira, ate eta pareta lodi eta gogorrekin, irekitzeko giltza berezi, zenbaki…