Kurba praxitelestarra, praxitelestar kurba (biribiltasun praxitelestarra ere deitua) Antzinako Grezian eta Erroma Klasikoan giza eskulturak egiteko maiz erabili zen gorputz jarrera-eredua da, Praxiteles eskulturgileak asmatu zuena baina gerora hainbat artista klasikok ere errepikatu zutena. Gorputz jarrera horretan gorputzaren pisu osoa hanka bakar baten gainean bermatzen da eta beste hanka aske geratzen da, gorputzaren luzeran kurba bat marraztuz eta aldi berean eskulturan dinamismoa eraginez. Kurba praxitelestarrean oinarritu ziren eskultura famatuak dira Cnidoren Venusa (irudian), Apolo Sauroktono eta Hermes Dionisos haurrarekin, guztiak Praxitelesenak, eta Eros arkua tenkatuz, Lisiporena.
Loturiko artikuluak
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
Lorenzen kurbaLorenzen kurba guztizko edo total bat elementu batzuen artean nola banatzen den, banaketaren parekotasuna alegia, azalarazten duen diagrama bat da. Zehazki, banaketako datuetatik abiatuta, elementuen portzentaje zehatz batek…
Ikaskuntza-kurbaIkaskuntza-kurba trebezia edo eduki teoriko baten ikasketan denbora eta lorturiko ikaskuntza edo gaitasun-maila lotzen dituen kurba da, gehienetan kartesiar diagrama batez irudikatua. Hainbat eratako ikaskuntza-kurba bereizten dira, baina…