Kuotazko laginketa, kuotakako laginketa edo kuota-laginketa ikertzaileak lagina populazioaren ezaugarriren batekin bat etorrarazteko asmoarekin egiten duen laginketa mota da. Adibidez, gipuzkoarren artean %60 euskaldunak badira, eta ikertzaileak hezkuntza-mailari buruzko ikerketa baterako lagina aukeratzean euskaldunentzat %60ko kuota behartzen badu, kuotazko laginketa egiten ari da. Kuotazko laginketak guztiz desegokiak dira estatistikoki, kuota ezartzen den aldagaiari buruz adierazgarriak izan arren, populazioko beste aldagai eta ezaugarriei buruz lagin alboratuak ematen dituztelako orokorrean, ikertzailearen hasierako asmoaren aurka. Areago, kuotazko lagin batekin ezinezkoa da lagin-errorea kuantifikatzea, hots laginaren emaitzak populazioaren ezaugarriari buruz zenbat desbideratzen den kalkulatzea. Beraz, kuotazko laginketa ez da inondik ere zorizko laginketa eta ondorioz ez da egokia populazioaren ezaugarriak behar bezala estimatzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, quota sampling; gaztelaniaz, muestreo por cuotas.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Lagin estatistikoakLagin estatistikoa populazio bateko elementu edo indibiduoen azpimultzo bat da, horretan oinarrituta populazio osoari buruzko propietateak eta ezaugarriak, parametroak bereziki, inferitu edo ondorioztatzeko erabiltzen dena. Lagina erauzi eta…
Hautapen-alborapena (hautatze-alborapena)Hautapen-alborapena edo hautatze-aborapena, laginak populazioa modu egokian islatzen ez duenean sortzen den alborapen edo errore bat da, lagina osatzeko barneraturiko elementuak behar bezala ez aukeratzeagatik, bereziki zoriz ez…
Komenentziazko laginketaKomenentziazko laginketa, laginketa intentzionala, intentziozko laginketa, nahitazko laginketa, iritzizko laginketa edo laginketa opinatikoa irizpide estatistikoak eta probabilistikoak alde batera utzirik, ikertzailearen asmo eta nahiei eta komenientzia arrazoiei jarraiki…