Soziologian, kultura-desfasea gizarte edo kultura batean gertatzen den disfuntzio edo distortsioa da, arlo batean izandako aldaketak batek beste arloren batean korrespondentziarik ez duenean. Horren adibidea da emakumeak lan-merkatuan…
Kultur ondarea edo kultura-ondarea iraganeko belaunaldiek utzitako ondasun kulturalen multzoa da, materialak nahiz immaterialak, hala nola eraikinak, artelanak, literatura idatzizkoa nahiz ahozkoa, musika, filmak, jaiak eta ospakizunak, errituak, eguneroko objektuak, egungo gizartearen jatorria azaldu, egungo gizartea bera ere definitu eta gorde eta babestu beharreko ondaretzat hartzen dena. Definizioa oso zabala da, eta teorikoki, aurreko belaunaldietatik jasotako guztia beharko luke, baina praktikan kultur ondarea guztiz instituzionalizatu egin den kontzeptua da, tokiko, herrialdeko nahiz nazioarteko erakunde politikoek definitu, garatu eta mugatu egiten dutena, babestu beharrekoa eta baztertu edo deuseztu egin daitekeena erabakiz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cultural heritage; gaztelaniaz, patrimonio cultural.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.