Gertaera batek ziurtasun osoz aurreikus ezin daitezkeen emaitza posible zenbait dituenean, zorizkoa dela esaten da, edo zoriz gertatzen dela. Zorizkotasunaren aurreko definizioa prozesu-zorizkotasunari buruzkoa da, aldez aurretik definitzen delako.…
Datu- edo probabilitate-banaketa batean, kuantilak probabilitate edo maiztasun jakineko tarteak mugatzen dituzten aldagai estatistikoaren balioak dira, azpitik eta gainetik probabilitate edo miaztasun jakina utzi eta datu jakin bat banaketaren zein gunetan kokatzen den ematen dutenak. Zehazkiago, k-kuantilak (1/k-fraktilak) ere deituak)banaketa probabilitate edo maiztasun bereko k tartetan banatzen dituzten k balioen multzoa dira. Adibidez, 4-kuantilak edo 1/4-fraktilak, kuartilak ere deituak, banaketa %25eko maintasun edo probabilitateko 4 tarteetan banatzen dituzte. Hala, 3-kuantilak edo tertzilak, 4-kuantilak edo kuartilak, 5-kuantilak edo kintilak, 6-kuantilak edo sextilak, 8-kuantilak edo oktilak, 9-kunatilka edo nonilak, 10-kuantilak edo dezilak, 16-kuantilak edo hexadezilak, 20-kuantilak edo vigintilak, 30-kuantilak edo trentilak, 40-kuantilak edo kuadragintilak, 100-kuantilak, pertzentilak edo zentilak alegia eta 1000-kuantilak edo permilak. Mediana ere kuantil bat da, 2-kuantila alegia, alde banatara %50eko probabilitatea edo maiztasuna uzten duen balioa. Dena den, erabilienak pertzentilak, dezilak, kintilak eta kuartilak dira (ikus, gainera, pertzentilak, dezilak, oktilak, kintilak eta kuartilak).
Adibidez, 12garren pertzentil izeneko kuantilak datuen %12ak uzten ditu azpitik (%88ak gainetik). Beste adibide bat: 10-kuantilek, dezilak (D1, D2, ..., D9) ere deituak, datu multzoa datu kopuru bereko 10 zatitan banatzen dute; hala, ikasle-talde batek proba batean lortutako puntuazioei buruz, D1 dezilak bere azpitik ikasleen %10ak edo %10eko probabilitatea uzten duen puntuazioa da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.