Kronogramak


KategoriakEnpresa

Kronograma (antzinako grezierazko kronos, "denbora", eta gramma, "idazkia", hitzetatik) edo zehatzago jardueren kronograma, proiektu edo egin beharreko lan bat osatzen duten jarduera, ataza eta mugarrien zerrendatze edo irudikapen sistematikoa da, haiek burutzeko data, epe eta haien arteko lotura eta dependentziekin (zein jarduera hasi behar den beste baten ondoren) ere zehaztuz. Egun, funtsezko tresna talde mailako lanen koordinazioa eta plangintza egiteko. Horren helburua, proiektuaren jardueren antolakuntza eta kontrol egokia da, atzerapenak aurreikusi, haietara moldatu eta proiektua emandako epean burutu dadin. Hainbat motako kronogramak daude: bertsio sinpleenean, jarduera eta mugarrien zerrenda hutsa da; Gantten diagramak berriz, kronograma idatzi baten bertsio grafikoa da, baino nekez adierazten du jardueren arteko loturak; PERT gisako kronogramak litzateke egokiena jardueren arteko loturak definitzeko, kronogramaren argitasunaren kaltetan bada ere.

Ikus, gainera

221 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.