Aurrekontu-kreditua aurrekontu publiko batean aurreikusita dagoen gastu jakin eta zehatz bat burutzeko ezartzen den diru-hornidura da, gastu hori finantzatzeko baino erabili ezin daitekeena. Ezarritako aurrekontu-kreditua printzipioz finkoa den…
Kredituak, kreditu-kontuak, kreditu-lerroak, kreditu-polizak edo kredituko kontu korronteak ere deituak, gehienezko diru-kopuru bat kreditu-hartzaile baten eskura jartzen diren finantza-eragiketak dira, hartzaileak kopuru horretatik nahi duen dirua erabil dezan. Orokorrean, diru kopuru hori kontu berezi batean (kreditu-kontuan edo kreditu-polizan, alegia) jartzen da, kreditu-hartzaileak behar duenean kontu horretatik ordainketak egiteko, interesen trukean. Likidezia emateko erabiltzen da, eta orokorrean berritu egin daiteke epemugaren bukaeran.
Kredituak eta maileguak bereizi beharra dago: maileguetan diru-kopuru jakin bat, oso-osorik uzten zaio hartzaileari, baina kredituetan diru-kopuru batetik nahi edo behar duena soilik hartzen da. Beraz, maileguetan ez bezala, interesak erabilitako diru-zatiagatik soilik ordainduko dira kredituetan, komisioak aparte, eta ez eskura jarritako diru-kopuru osoagatik (hala ere, kredituetan ere posible da kredituaren zenbateko osoagatik interes txiki bat ordaindu behar izatea). Halaber, epemugan erabilitako dirua bakarrik itzuliko da, maileguan utzitako diru-kopuru osoa itzuli behar den bitartean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.