Kostu-mozkin analisia


KategoriakEkonomia

Kostu-mozkin analisia gehienbat inbertsio-proiektu publikoak (administrazio publikoetatik abiarazitakoak finantzazio publikoarekin) ebaluatzeko erabiltzen den metodologia da, proiektuak dakartzan kontu eta mozkin guzti-guztiak barnehartzen dituena, despoltsapenak eta diru-sarrerak dakartzatenak nahiz diruz zuzenean zenbatu ezin daitezkeen kostu eta mozkin sozialak, merkatuak jasotzen ez dituenak. Beraz, diru sarrerak ken irteerak eragiketa sinpletik haratago, kostu-mozkin analisiak bereziki aztertzen ditu kostu eta sarrera ezkutuak eta horien balioespena. Halaber, ebaluatzen ari den proiektuaren alternatibak ere aztertzen ditu, aukera-kostuak kontuan hartuz, itzal-prezioen bitartez besteak beste. Adibidez, lanpostuak sortzen dituen proiektu bati buruz, langabetuak gizarteari dakarkion kostu soziala ere barneratuko luke kostu-mozkin analisiak, inbertsioen analisi klasiko batek horren soldata baino kontuan hartuko ez lukeen bitartean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, cost-benefit analysis; gaztelaniaz, análisis coste-beneficio.

Ikus, gainera

 

214 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.