Kostu zuzenak edo zuzeneko kostuak produktu bati zuzenean esleitu dakizkiokeen kostuak dira, produktu horri beste inongori ez dagozkionak. Adibidez, liburu egiteko behar den papera liburu horren kostuari dagokio, eta…
Kostu esplizituak enpresak ordaindu behar izan dituen kostuak dira, hala nola soldatak eta lehengaien erosketa eta kontsumoa. Kostu inplizituak, berriz, aukera-kostuak dira, enpresak dituen baliabideak jarduera edo proiektu jakin batean, eta ez beste batean, erabiltzeagatik sortzen direnak; adibidez, mantenimenduan erabiltzen diren orduen kostu inplizitua ordu horiek beste jarduera batean baliatuko balira lortuko liratekeen etekinak dira, edota enpresaren lursail batean enpresarentzat lantegi berri bat eraikitzean, lantegi hori salduta eskuratuko litzatekeen dirua. Kostu esplizituak gehi kostu kostu inplizituak kostu ekonomikoa osatzen du; kontabilitate-kostua, berriz, gehienbat kostu esplizituak hartzen ditu kontuan. Amortizazioa kostu esplizitua da, amortizatzen den elementua enpresak noizbait ordaindu edo bazkideak ordainduta noizbait ekarri zuelako.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.