Kostu esplizituak enpresak ordaindu behar izan dituen kostuak dira, hala nola soldatak eta lehengaien erosketa eta kontsumoa. Kostu inplizituak, berriz, aukera-kostuak dira, enpresak dituen baliabideak jarduera edo proiektu…
Kostu hondoratua, kostu berreskuraezina edo kostu saihetsezina inbertsioaren erabakia hartzen ari deloarik jada gauzatu den kostua da, eta beraz erabaki horretan kontuan hartu beharko ez litzatekeena. Berreskuraezinak dira, edozer erabakita ere, atzera-bueltarik ez dutelako. Kostu hondoratu gabeak, berriz, ekidin egin daitezke, erabakitzen denaren arabera. Adibidez, mendi bat igotzeko bidaia luze eta neketsua egin, eta abiapuntura iritsita, euria ari duela ikusten da, egindakobidaia neketsua kostu hondoratua da, atzera-bueltarik ez duena, eta beraz ez da kontuan hartu behar gailurrera igo behar den ala ez erabakitzeko; beraz, ez du balio "honaino iritsita igo beharko dugu" esateak.
Kostuen sailkapen ohiko batek kostu aldakorrak eta finkoak bereizten ditu. Kostu aldakorrak ez dira inoiz berreskuraezinak, gehiago ekoiztea, horrek dakarren kostuarekin, beti aukera bat delako, kostu hori ez baita sortzen erabakia gauzatu arte. Kostu finkoak berriz, berreskuragarriak nahiz berreskuraezinak izan daitezke: lanpostu baterako makina berri bat erosi bada, makinaren kostua beti izango da kostu finko bat; makina saltzerik badago, kostu berreskuragarria izango da, eta makina saltzerik ez badago berriz, kostu berreskuraezina. Makina erosi bada, lanpostua sortu aurretik, eta ezin bada berriz ere saldu, lanpostua azkenean sortuko dugun edo ez erabakitzerakoan, ez da kontuan hartu behar makinaren kostua, kostu berreskuraezina delako, makina erosita dagoelako ja (zoritxarrez bada ere).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, sunk costs; gateleraz, costes hundidos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.