Kaosa (latinezko chaos hitzetik, bere aldetik antzinako grezierazko χάος, kháos, hitzetik) nahasmen eta anabasa egoera da. Etimologikoki, aurkakoa terminoa kosmos da, unibertsoaren ordena adierazten duena. Zerbait kaosaren mendean dagoenean, kaotikoa dela esaten da. Zientziaren eremuan, kaosak aurresangaitzak eta zorizkoak diren fenomenoak eta horiek sortzen duten egoera adierazten du, bereziki hasierako baldintzetan aldaketa txikiek fenomenoaren bilakaera aski ezberdinak eragiten dituztenean; ildo horretatik kaosaren teoria izenekoa garatu da, matematikoki sistema kaotikoak aztertzen dituena.
Loturiko artikuluak
Ontologia eta ontologikoaOntologia (antzinako grezierazko tin ὤν , ôn, ontos, « dena » eta λόγος , logos, «hizkuntza, pentsamendua», hitzetatik) izateari eta existentziari buruzko pentsamendua da, bereziki errealitatearen eremuetan hauteman daitezkeen egitura, objektu, propietate, gertaera, prozesu eta horien arteko loturei…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…
KosmosaKosmos hitzarekin (antzinako grezierako κόσμος hitzetik, kosmos, literalki «ordena») unibertsoa sistema ordenatu moduan izendatzen da. Horren aurkako terminoa kaosa da. Kosmos hitzetik kosmogonia (unibertsoaren jatorri eta printzipioei buruzko…