
18 urteko neska gazteen altuera eta pisua positiboki korrelazionaturik dago: zenbat eta altuera handiagoa, pisua ere orduan eta handiagoa da.
Estatistikan, korrelazioa bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoa da, aldagai horietan izandako aldaketen arteko erlazioa aztertzen duena (batak gora egitean, besteak gora egiten duen ala ez, eta zenbaterainoko indarrez). Zehatzago, korrelazioaren bitartez erlazio horren norabidea eta sendotasuna aztertzen dira. Ohartu behar da, nolanahi ere, korrelazioak ez duela inoiz kausalitatea zuzenean ondorioztatzen, horretarako bi aldagaiak logikoki edo teorikoki loturik egon behar dira (adibidez, ikasle batek izandako notak eta eguneko tenperaturak korrelazio handia izan dezakete, baina hortik ezin da baieztatu tenperaturak nota eragiten duenik).
Korrelazio-neurri erabilienak dira Pearson korrelazio linealeko koefizientea, Spearman-en korrelazio-koefizientea, Pearson-en koefizientetik eratortzen dena, eta Kendall-en tau koefizientea, heinen korrelazioa neurtzeko. Orokorrean, korrelazio-neurriek
bitarteko balioak hartzen dituzte. 1era hurbiltzen direnean, aldagai batek gora egitean, besteak gora egiten du gero eta indar handiagoz. -1era hurbiltzean, aldagai batek gora egitean, besteak behera egiten du gero eta indar handiagoz. 0 balioaren ingurukoa denean azkenik, bi aldagaien arteko korrelazioa ahula da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Aldagai diskretuak eta aldagai jarraituakEstatistikan, aldagai estatistikoen artean aldagai diskretuak eta aldagai jarraituak (edo jarraiak) bereizten dira. Aldagai diskretuak balio isolatuak, banan-banan konta daitezkeenak, hartzen dituen aldagaiak dira, hala nola familiako anai…
Korrelazio partzialaKorrelazio partziala aldagairen baten eragina baztertzen duen bi aldagaien arteko korrelazioa da, bereziki hirugarren aldagai horiek, aldagai nahasle izenekoak, bi aldagaien arteko korrelazioan sorrarazten duten distortsioa ezabatze aldera.…
Korrelazio-matrizeaEstatistikan, korrelazio-matrizea aldagai-multzo bateko aldagai-bikoteen arteko korrelazio-koefizienteen zerrenda da, matrize batean ordenaturik, korrelazio bakoitzeko aldagaiek dagokion errenkadak eta zutabeak ematen dutelarik. Korrelazio-matrizeak simetrikoak dira (berdinak dira x aldagaiaren…