Bi aldagai kuantitatiboen baterako azterketa, korrelazioa alegia, ikasi behar dugu Estatistika: metodo deskribatzaileak (ekonomia eta enpresa) ikastaroaren baitan. Korrelazioak adierazten du aldagai batek gora egitean, besteak gora edo…
Korrelazio partziala aldagairen baten eragina baztertzen duen bi aldagaien arteko korrelazioa da, bereziki hirugarren aldagai horiek, aldagai nahasle izenekoak, bi aldagaien arteko korrelazioan sorrarazten duten distortsioa ezabatze aldera. Korrelazionaturiko aldagaiak nahiz hirugarren aldagaiak kuantitatiboak izan behar dira korrelazio partzaila kalkulatzeko.
Adibidez, sexuaren eta biriketako minbiziaren arteko korrelazioa sendoa izanik, gizonengan prebalentzia handiagoarekin, ezin dugu esan besterik gabe gizonek biriketako minbizi arrisku handiagoa dutenik. Horretarako, erretzeko ohituraren eragina baztertu beharko genuke, aldagai nahaslea delako. Aldagai nahaslearen efektua baztertu genezake sexuaren eta minbiziaren arteko korrelazioa erretzeko ohitura duten gizon eta emakumeen artean aztertuz alde batetik, eta erretzeko ohitura ez duten gizon eta emakumeen artean bestetik, hots erretzeko ohitura benetan konstante atxikiz edo kidetuz. Korrelazio partzialaren bitartez, berriz, ez da beharrezkoa erretzaile eta ez erretzaileentzat azterketa bereizia egitea, eta erretzaileak zein ez erretzaileak batera jarririk formula bat aplikatuz ezabatuko genuke erretzeko ohituraren eragina sexuaren eta minbiziaren arteko korrelazioan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.